XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Acetabiula vulgaris Fuck

Sin.: Paxina acetabulum (L.: Fr.) Kuntze, - Helvella acetabulum (L.: Fr.) Quél.

Eusk.: Kaliza arrunta. Cast.: Cabazitos, lacitos. Cat.: Bocabadat bru. Fr.: Acétabule vulgaire.

Perretxiku honen fruitu-gorputzak kopa forma du, 6 cm-rainoko diametroa eta 4 cm inguruko altuera.

Oinaldean saihets formako tolesturak dituen hanka du.

Saihets formako tolestura hauek kanpoaldetik hedatzen eta adarkatzen dira, baina ez dira behin ere ertzeraino ailegatzen.

Barrenaldetik leuna da, nahiz eta batzuetan hondoan tolesturak ikusi.

Barrenalde honen kolorea gedar-arre eta arre-ilunaren tartekoa da eta kanpoaldearen kolore zurbilago edo ia zuriskarekin kontrastean dago.

Esporak leunak eta eliptikoak dira eta barrenean ttantta handi bana dute.

Udaberriaren hasieratik udazkenaren hasiera arte aurki daiteke, koniferoen basoetan gehienetan, estrata eta bide ertzetan batez ere.

Jangarria da, baina kaxkarra, eta arriskutsua, azido helbeolikoa baitu.

Jateko egosi egin behar da azido hau desagertarazteko.